Aita-Etxe: Bizitegi-Hiribildua Zaharragoak
943 277 634 / 620 018 341

Nazio Batuen Prinzipioak

1991eko abenduaren 16an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 46/91 ebazpena onartu zuen, bertan adinekoen aldeko Nazio Batuen Printzipioak biltzen dira. Bizi garen denborari gehitu diren urteetan zehar bizimodu hobea eskaintzeko. Gobernuei posible denean printzipio hauek beraien programa nazionaletan sartzeko eskatu zieten.

1.- DUINTASUNA. Helduek: Duintasun eta segurtasunean bizi ahal izan behar dute, ustiapen eta tratu txar fisiko edo mentalik jasan gabe. Tratu egokia jaso behar dute, edozein adin, sexu, arraza edo jatorri etniko, ezgaitasun edo beste egoera dela ere. Beraien ekarpen ekonomikoa dena dela ere aintzat hartu behar dira.

2.- ZAINTZA. Helduek: Zaindu edo tratamendua eskaintzen dieten etxe edo erakundeetan bizi direnean: familiaren zaintza eduki ahal izateko, osasun-zerbitzuak erabili ahal izateko, eta beren giza eskubide eta oinarrizko askatasunez gozatzeko eskubidea dute.

3.- AUTO-ERREALIZAZIOA. Helduek: Hezkuntza, kultura, aisialdi eta espiritual baliabideen bidez beraien potentziala guztiz garatzeko aukera izateko eskubidea dute.

4.- PARTAIDETZA. Helduek: Beren ongizatean eragiten duten politiken azalpen eta ezarpenean partaidetza aktiboa edukitzeko eta beraien ezagutza eta trebetasunak gazteekin partekatzeko aukera izateko eskubidea dute.

5.- INDEPENDENTZIA. Helduek: Janari, ur, etxebizitza, arropa eta osasun-zerbitzu egokiak jasotzeko eskubidea dute. Oinarrizko eskubide hauekin batera, hezkuntza eta prestakuntzarako sarbiderako aukera izateko eskubidea ere badute.